XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burutzeko epea.- Kontratua burutzeko gehieneko epea honakoa izango da lotearen arabera: A lotea: 20 hilabete; B lotea: 28 hilabete; C lotea: 12 hilabete; A+B lotea: 28 hilabete; A+C lotea: 20 hilabete; B+C lotea: 28 hilabete. A+B+C lotea: 28 hilabete.

Kontratazio organoaren helbidea.- Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Saila, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

Informazio zerbitzuaren helbidea.- Oinarrien plegua eta gainontzeko agiriak, eskaintzak aurkezteko epeak dirauen bitartean, agerian egongo dira Imebisan, Bilbaoko Espainiako Plazako 4 - 5.ean.

1994ko apirilaren 7a izango da agiriak eta argibideak eskatzeko azken eguna.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia.- Eskaintza ekonomikoak, gazteleraz nahiz euskaraz idatziak, eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Saileko erregistro orokorrera, Vitoria-Gasteizko Olagibel kaleko 38ra, 1994ko apirilaren 18ko 12:00ak baino lehen.

Postaz ere bidali ahal izango dira eskaintza ekonomikoak lehen aipatutako epe berean, Kontratazio Arautegi Orokorraren 100. atalean ezarritako eskakizun eta ondorioekin.

Eskaintzak agertarazteko epe eta tokia.- Jendaurrean egingo da eskaintzen agertarazketa, Garraio eta Herrilan Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak Vitoria-Gasteizko Olagibel kaleko 38an duen bilkura gelan, 1994ko apirilaren 19ko 13:00etan.

Eskaintzaren bat postaz jasoz gero, Kontratazio Arautegi Orokorraren 100. atalean ezarritakoari jarraikiz, agertarazte ekitaldi hori 1994ko apirilaren 29an leku eta ordu berean egiteko utziko da.

Behin-behingo fidantza.- Esleipendunak lehiaketagai duen lotearen enkante aurrekontuaren %2ko behin-behingo fidantza eratu beharko du.

Lote baterako baino gehiagotarako aurkezten baditu eskaintzak, fidantza lehiaketagai dituen lote guztien lehiaketa aurrekontuaren %2koa izango da.

Behin-betiko fidantza.- Esleipendunak kasuan kasuko lotearen edo loteen enkante aurrekontuaren %4ko behin-betiko fidantza eratu beharko du.

Finantzaketa eta ordainketa.- Ordainketa hilabetero egingo da behin egiaztagiria luzatutakoan, Estatuko Kontratuei buruzko Legeari, haren Arautegiari eta lanen kontrataziorako administrazio klausula orokorren pleguari jarraikiz.

Enpresa baterakundeak. Estatuko Kontratuei buruzko Legearen 10. atalean eta Kontratazio Arautegi Orokorraren 26. eta 27 ataletan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte.

Ekonomi eta teknika mailako gutxieneko baldintzak.- Administrazio klausula partikularren pleguaren II Eraskinean ezarritakoaren araberakoak.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko otsailak 18.

Garraio eta Herrilan sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.